Ramonekin egora ikaragarriak partekatzen
13:35- Ama zertan ari
dira? – haur batek bere amari-
- Mendira joaten. Bada
jendea laguntza behar duena zu eta ni bezala mendira joateko, eta horretan ari
dira.
Gaur Aldurako
bidean ginela, Ramon bidelagun izanik, hitz hauek entzun ditugu zeharka. Egia
esan, agurra soilik partekatu dugu. Baina hitz hauek entzutean bada gure
barrenean piztu den emozio bat; poza. Ez dira urte asko mendi irisgarriaren
filosofia piztu zenetik. Aldiz, bada besteengan iristen ari den zerbait, eta
dena delako hori ondo iristen ari dela ikusten ari gara. Gu, beste hainbat
talde askoren tankeran, pertsona oro, mendira joateko, natura ukitzeko,
usaitzeko eskubide hori bermatu nahi izaten dugu eta horretarako zer hobeto
gauzak naturaltasunez egitea baino. Baina honi Ramon bezalako bizitasun handiko
pertsona bat gehitzen badiogu esperientzi harrigarri batean bilakatzen da.
Aurrez-aurre, Donostialdea eta Bidasoako kostaldea, bat eginda, eguzki izpiak
eta marraztuak diruditen lainoak gainaldean dutela. Eta horri, heldu eta haur
baten arteko elkarrizketa gehituz… indarberrituta eta puztuta goaz etxera.
Eskerrik asko familia, eta bereziki eskerrik asko Ramon. Zuri esker gauza polit
hauek bizitzen laguntzeagatik.
0 Iritzi