Prest!
13:27Badira
hilabeteak aro berri honekin zela. Asmoa ez da bere esku ez dauden mendiak garaitzea,
mendi horietara iristeko eta oztopoak-oztopo bidean sortzen diren ezagutzak
barneratzea baizik. Gerora begira, oztopoak beti izango dira aurrean,
baina hauek aurreikustean, hauek saihestean, orduan errazago lor daiteke hainbeste
desiratutako helburua. Eta hori da bere nahia.
Bada aurretik dituen gabeziak. Egia da ez dela besteak
bezain jantzia, zenbait gauzetan ere hastapenaren mugan dabilela esan daiteke.
Baina honen aurrean, kikildu beharrean aurre egitea egokiena dela iruitzen zaio.
Horretarako dira erronkak; errealismotik urrundu gabe inoizko sentsazioak
partekatzeko. Eta horretarako bideak eskainitako “koloreetaz” itsuak eskaintzen
dioten ikaskuntzetaz baliatzea ezinbestekoa da.
Eta orain, 3 entrenamenduren ostean, orain, talde sendo bat ikusi
daiteke. Emozioz eta fisikoki puzle eder bat osatzen duen taldea. Orain bai, erronka
horri aurre egiteko prest ikusten da. Orain mendia bere barreneko Iñigoren
baitan da.
0 Iritzi