Pauso bat gehiago
14:00Natura bada askoren esku dagoen gauzarik osasuntsuenetakoa. Aldiz,
bada oztopoak direla, aukerak direla, hau laztandu ez duenik. Bada ere hau
utopikotzat hartzen duenik; edota bertan egotea, hau bera usaintzea, sentitzea,
ezezaguna egiten zaionik; eta azken talde honetan sartuko genituzke Ana eta
Txema. Orain artean, natura urruneko lurralde gisa hartzen zuten, oso zeharka
ukitutako lurraldea. Baina ingurukoak izanik, eta Guadalupe hain maitatua
izanik, zer gutxiago itsaslabarretik gertuko ibilaldia egin eta bertako kondairei
zentzua ematea baino. Egia da, normaltasunetik urrun daudela, baina bada lehen
pausoa beraientzat. Lehen pausoa naturaren mundua ezagutzeko, lehen pausua
bikote bezala gauza berriak ezagutzeko, lehen pausua beraien eskubidearen zati
txiki bat bermatua dagoela ikusteko. Eta gu, beraien esperientzia berri honen
parte izateak malkoak azalarazten dizkigu. Askotan ez dakigu benetan zer nolako
altxorrak topatuko ditugun, baina sentsazioak bor-bor daudenean… ezin azaldu. Eskerrik
asko Bikinga eta Erromatarrari umiltasunez beteriko indar hau eskaintzeagatik.
0 Iritzi