Bizitza bateko irri eta isilpekoak
13:13Mendira joateko aukera azaltzen denean, norberaren
historiaren atea irekitzen da. Inor eskura ezin dezakeen historia, norbera
beregain pentsarazteko balio duen historia, mundu errealetik haratago joaten
laguntzen gaituen historia. Batzuentzat ulertezinak izan daitezkeen baina
norberarentzat zentzu guztia duten emoziozko irriak bertan dira. Eta nahiz eta
mendia inoiz zapaldu ez izan edota naturarekiko nostalgia hutsean izan, testuinguruak
berak sentsazioen esfera hilezkor bihurtzen laguntzen dute; eta introspekzio
pertsonal honetara iristeko egoera hori bera sortzea funtsezkoa da.
Luisek, antza, ez da izan inoiz naturan gaur bezala. Aldiz,
esperientzia berri honek emozioz beteriko irriak ekarri dizkio aurpegira. Ziur
gara bere bizitzako pasarte pertsonalak bere barnean ibili direla gira-biran. Hortik
isiltasunaren altxorra.
0 Iritzi