Jatorrira buelta

02:30



Behelainoan gabiltzala esan genezake. Kanpotik gure presentzia estatikoa dela dirudien arren, inguratzen gaituen gauza ororekin komunikatzen goaz. Irteera bat egitea ez baita soilik bukaerako emaitza, inguratzen gaituen hori ezagutzea baizik. Hori medio, ingurune naturala eta honek ekar ditzakeen arriskuak ezagutzeaz gain, pertsona bera ezagutzea, pertsona horrekin erlazio sendo bat sortzea, norberaren mugak ezagutzea,... ezinbestekoa da. Eta horretarako hartzen dugun denbora tarte horrek gure eginahalak zentzua hartzen du. Zekenak izan gaitezke materialak diren gauzetan gure burua zurituz. Aldiz, aniztasun funtzionala duten pertsonak erabaki ahal izateko aukera izan dezaten nahiago dugu. Horra beraien eskubideen eta autodeterminazioaren errefortzua. Egia da egiteko asko geratzen dela. Bidaia, berriz, nahiz sasi artean jarraitu bere zentzua ikustea beharrezkoa da. 

Gaur, hainbat luxazio eta gero, gure mendira bualtatzen gara. Bide ezberdinen informazioa jasotzen jarraitzen dugu; inguratzen gaituen berdearekin laztankerietan ibili nahi duen pertsonak ezagutzen jarraitzen dugu, gu hazten laguntzen diguten une formatiboak izaten jarraitzen dugu. Gaur gure jatorrira bueltatzen gara gure lana beti egin izan dugun bezala egiteko.


elkarrekin ibiliaz askoz hobe

0 Iritzi