Denborak dena sendatzen du... baina pazientziari esker.

01:32



Edozein kiroletan, prebentzioa lantzea nahitaezkoa da lesio xume nahiz larriak saihesteko. Horra, beroketa eta estiramenduen funtsa; eta horretarako ere entrenamenduak egitea garrantzitsua bada. Aldiz, gure egunerokoan erlaxazio uneak egon badaudenez, gutxien espero dugunean zaintiratu edo bihurrituren bat egin izan dugu. Franko hauek nahiko xinpleak diruditen arren ondo zaintzen ez baditugu,… behin eta berriz arazo berdinarekin tupust egingo dugu. Eta epe motza zirudiena asko luza daiteke. Hori medio bada epe bat, kontzientziazio altuko epea, non lesioan zentratu eta hobera joan dadin gomendio guztiak zur eta lur betetzen ditugunak. Aldiz, behin tentsio epe hau pasata, askotan, epe urduria etorri izan da. Garai honetan, molestia txiki gutxi batzuk izanik sendo gaudela dirudien arren, lesioa hor dago. Hortik, urradurak mila. Gure buruaren ezinegonak gure gorputza gehiegi fortzatu eta…
 
Horregatik hain da garrantzitsua hainbeste zaintzen gaituen profesional ezberdinen hitzak eta gomendioak. Baina are garrantzitsuago gure pazientzia bera. Hau gabe,… jai dugu.

elkarrekin ibiliaz askoz hobe

0 Iritzi