Herri mugimendua
14:21Umeak, gazteak, helduak,… Leitzako zirrikitu guztiak helburu bera izanik izen bat koreatzen; oraingoan Udaneren izena datorkigu belarrietara, baina edozein izanda ere hantxe izango zen herria. Horrek malkoak isurtzeko emozio uneak ekarri ditu. Soilik 3 urteko umeak saltoka pozik Udane ikusita ikustea merezi izan duela erakutsi digu. Eta egia da guk ere, erronka honen parte izan garela, baina kasu honetan pertsonaz haratago auzolanari, herri mugimenduari egin behar zaio gur. Horretan datza, inklusioaren ardatz nagusia eta horrela erakutsi digute Iraitz, Iker eta beraiek bezainbeste lan egin duten hainbat eta hainbatek. Benetan ez dakigu zein imajinarekin geratu baina emozio erraldoi honetaz zerbait ikasi dugula ziurra da; elkarrekin mundua alda daiteke eta honek elkartasunarekiko pentsamendua zabaldu. Eta hau bera txikitatik hasiz gero…
0 Iritzi