Esker onekoa izateko printzipioa
14:01Nahiz gure ibilbidea murritza izan, esperientzia ikaragarrietaz
elikatzen ari garela iruditzen zaigu. Eta hauek dira gustatzen zaigun eta
egiten dugun horren idei eta oinarriak hazteko funtsa. Igandean, Asprehek
antolaturiko teknologia eta irisgarritasun unibertsala ikusmen ezgaitasuna
duten pertsonen kirola, aisialdia eta turismoa promozionatzen duen XII. Jardunaldietan
hizlari izan ginen. Jardunaldia hauetan gure filosofia indartzen duten lau
oinarriak azaldu genituen; horra, boluntariotzaren, bide irisgarri eta seguru
baten eta pertsonaren erabakiak kontuan izatearen gure ardatz nagusiak. Ordea, itsatsi
beharreko bosgarren zutarri bat; Esker onekoa izateko printzipioa. Bizitako
esperientzia guztiak jendeak gugan duen konfiantzari esker dira eta horrek
profesionalki laguntzeaz gain, pertsonalki, emozionalki ere asko esan nahi du.
Honen aurrean, xume izanik jendeak interesa eta errespetua azaltzeak guretzat
ikaragarria da. Aldiz, hau ez zen posible izango Zuriñe edo Alejandro bezalako
jendea egongo ez balitz. Horregatik, soilik horregatik, eskerrak eman nahi
genieke. Eta jakin zuek bezalako jendeari esker Mungua kolorez janzten dela
0 Iritzi