Oztopo guztien gainetik
15:05Elkartasunaren laberintoan noraezean gabiltzala desiraren
tentazioan erortzea ez da batere zaila. Segurtasuna nagusi den (edo ez) inklusiozko
une handietaz ari gara (nahiz integrazioa hitzaren antza gehiago hartu). Aldiz,
pertsonaren beharrak edota autodeterminazioa bera bezalako dimentsioak alboratuak
izaten dira. Eta inklusioaz, iritzia edo erabakitzeko eskubideaz, ari garenean,
dimentsio hauek behar-beharrezkoak dira, hauei esker pertsonaren garapena eta
bizitza kalitatea bere osotasunean hartu baitaiteke. Hori guztia kontuan
izanik, boluntario munduan sartzen den oro besteekin bat pausoak ematen jakin
behar duela uste dugu.
Gaur, ordea, herri baten batasunak eta beharrak erakutsitako
proiektu bat izan dugu esku artean. Herria oztoporik gabe uzteko helburua beregain
hartuta “abizena” maila gorenean uzten duen talde batekin ibiltzea suertatu
zaigu. Horretan datza LHL erronka, non Leitzako pertsona bakoitzaren ogi
koskorretaz baliatuz elkartasun sare bat sortu duten. Hori medio, hain handia izango
den ekintza horren partaide izateko pribilegioa izango dugu. Baina hau guztia ibilbidea
irisgarria izan dadin kolektibo izugarri baten eskaerari esker.
Honen aurrean, eskerrak eman nahiko genieke eta aipatu erronkaren
webgunean goraipatzen diren hitzak: “kontua ez da berdinak izateko eskubidea
izatea, desberdinak izateko eskubidea izatea baizik”
0 Iritzi