Nereri... denei. Eskerrik asko

06:51


Gure inguruko emakume memorableen kriba egitea zaila iruditzen zaigu. Gure historia laburrean bere jakituria eskaini diguten emakume ugari izan dira. Aldiz, orain egun gutxi azken hatsak eman eta gero amalurrek emakume txiki handi bat hartu zuen bere magalean. Nahiz gaztea izan, oztopo guztien gainetik, bizi handia eman digun emakumea; zailtasunak-zailtasun bizitzari irribarre egiten erakutsi digun emakumea; traba izugarriak egonik ere mendiak mugi daitezkeela erakutsi digun emakumea; hortik gure filosofia aldaeraren ardatza. Edozein egoera, naturaz disfrutatzearena barne, apartekoa edo ametsezkoa izan beharrean, eskubide osoko egoera dela erakutsi digu. Inklusioaz haratago, sen ona badela erakutsi digu, nahiz horretarako hitzik ez esan.
 
Gaur, desgrasiz, Nere, fisikoki ez dago gure artean. Ordea, gure filosofian, gure baitan, bada eta beti egongo da; eta Nere bezala, bere familia bere osotasunean. Eta inoizko mendi espereintziak partekatzeko, figura hauek ezinbestekoak ditugu. “Nere”ri, Manoliri, Ainhoari,… emakume txiki handi horiei guztiei, eskerrik asko.
 
Zuen mendia, gure baitan delako.
 


elkarrekin ibiliaz askoz hobe

0 Iritzi