Sara Carracelasen sena

13:48


Urte bat jada egoera bitxi honen hastapenaz. Minez, bakardadez, egonezinaz… beteriko urtea. Urte bat non distantzia oztopo bidez neurtu daitekeen; urte bat non ezbaiak eguneroko berrietan bihurtu diren; urte bat non natura ikustea, zapaltzea luxuan bihurtu den; horra behar ezberdinak dituzten pertsonen errealitatea ankerra. Gaur, urte bat geroago, pertsona hauek argia ikusten hasi dira. Aldiz, ez da egunik beraien berezko indar hori erakusten ez dutenik. Nahiz 365 egun lau hormen artean igaro, gizarteak hain beharrezkoa duen indar hori ateratzen dute. Arau guztiak, dekreto bakoitza betetzen dituzte,… eta nahiz leher eginda sentitu, beraien jarrera zutik jarraitzearena da.

Eta hala erakutsi izan du bere bizi guztian zehar Sara Carracelasek. Beti saiatuz, lan eta lan. Txiki-txikitatik mila oztopo gainditu ditu hurrengo urratsari ekinez. Ur azpian pasioa ezagutu zuen arte. Bertan zegoela ahalegin guztiak egin eta emaitza, domina ugari. Olinpiadak, munduko txapelketak,… Asmo bakoitza erronka batean bihurtzen zen; horra benetako gudariaren sena. Baina, gaur, lau pareten artean urte bat pasa eta gero, naturaz gozatzeko aprobetxatu nahi du itsasoa aurrez-aurre duela. Gaur, urte bat geroago, lurra eta itsasoa batzen dituen animaren sentipen hori sentitu nahi du. Hori medio, larunbatean mendiak eta itsasaldiak mugitzen dituen indar hori arnasteko aukera izango dugu.

elkarrekin ibiliaz askoz hobe

0 Iritzi