Eguna iritsi da!

14:15

Arauak errespetatuz pinudi erdian eginiko talde-argazkiaFoto grupal respetando las medidas en mitad de un pinar

Hilabete ugari dira azken irteeratik. Bizipenak, mila. Une intentsoak, une gogorrak,… ez da inolaz xamurra izan aurrera egitea. Pandemiak, bere hortzak erakutsi dizkigula esan genezake non inguruan oso gaizki pasatakoak edo bidea utzi duenik badira. Baina egoera latza izanik ere aurrera ekitea beti egon da gure baitan. Gogoak pil-pilean une oro; gu ostera, une egokiaren zain; eta arduraren zurrunbiloa gira-biran.

Orain ordea, hainbeste itxaron eta gero, berriz martxan gara; indarberrituta; gogoz. Eta hortik, gure “lehen” txangoaren emaitza. Egia esan, miresteko uneak, une hunkigarriak, une zoragarriak gertatu dira. Ume txikiak bagina lez mendira jo dugu berriro; ufadez beteriko gogoak, saltoka, brinkoka,… eta txoko guztiak inoiz ikusitako txokorik ederrena balitz harrituta. Helburu ofiziala: Erlo eta Xoxote. Gurea berriz, mendiaren bidea, pertsona eta naturaren arteko arteko esentzia berreskuratu. Hainbeste hilabetetan landutako protokoloari ekitea ere ez zaigu ahaztu: tenperaturak neurtu eta kontrolatu, ukitutako gauzen desinfekzioa, neurriak errespetatu,… Baina honek ez digu uneaz disfrutatzeko gogoa kendu. Egia da haizeak gogor jo duela ibilbidea aldatzeraino. Baina segurtasunaren leloari eutsita bigarren tontorrari ekin eta emaitza, ezinhobea. Eta ezin gutxiago espero; Oscar, Saioa eta Ander pertsona zoragarriak dira eta hauen presentziak dena errazten du. Familia honen jakituria, sosegua eta gogoa benetan txalotzekoa da. Oztopoak-oztopo irtenbidearen pentsamendua hor da. Eta horrelako jendearekin esperientzia bat partekatzea,… deskribaezina da. Honen aurrean, soilik esan gu pribilegiatu hutsak garela eta pribilegiatu moduan esan: eskerrik asko aukera zoragarri honengatik.
 
Orain, pixkana atzeratuak genituen irteerei eustea tokatzen zaigu.

elkarrekin ibiliaz askoz hobe

0 Iritzi