Natura zaindu
00:00
Pandemia garaian mendia arnasbide bihurtu da askorentzat. Naturaren
lasaitasunaren alboan ibiltzea denen
esku dago eta honek inguratzen gaituen eta oxigenoa ematen digun hori
ezagutzeko aukera ematen digu. Aldiz, beti egongo da ingurua sastegi gisan uzten
duen norbait. Hori medio zakarra botatzen duenari 100-1000 euro bitarteko
isunak ezartzen hasi dira. Benetan hain zaila al da gure zakarra naturaren
parte ez dela? Hain zaila al da sen ona erabiltzea? Hain zaila al da geroz eta
ingurunea gehiago zikindu aldaketa, pandemia… gehiago etorri daitezkeela
ikustea? Hain zaila al da ingurugiroa suntsitzen ez duen energia berriztagarriak
sortzea? Benetan zigor ekonomikoaz gain hezigarria den zigor bat behar dugu? Tamalgarria
da hainbat urtetako heziketa jaso izan eta gero beste animaliengandik hain “ezberdin”
egiten gaituen gure “sena” ez erabiltzea. Animaliak une oro testuinguru
bakoitzean egokitzen ari diren bitartean, gu behin eta berriz toki berean estropezu
egiten dugu.
Hortik gure hurrengo aportazio eraikitzailea:
o Gure
lurraldean dauden errepide transitatuenetan nahiz etxe bakoitzean eolo txikiak ipini
o Eguzki
izpi bakoitzari etekina atera nahian etxe bakoitzean behar diren plakak ipini
Gure etxekoa puskatzea, zikintzea gehiago kostatzen denez…
Eta naturako erabiltzaileei, gure kaka jaso dezagun bertara
joan nahi duena gu aurkitu dugun moduan aurki dezan.
0 Iritzi