(E) zinezko egikaria
00:00
Aurreikuspenek hainbat hilabeteko lana zapuztuko zuela zioten.
Hots, eskola-espedizio “soil” bat zirudiena arrakasta izateko posibilitateak ia
guztiz murriztutako laberinto batean bihurtu zen. Baina hormatzarrean geundela,
jainkosa txuriak, lan zehatz eta umila ikusita, eguraldi zoragarriaren leihoa
ireki zuen. Soilik eragozpen bat aurreikusten zen, 13 espedizionariak oinarrizko
kanpalekura iritsi eta hurrengo egunean ekin behar ziotela. Bidaiaren nekezia
eta pandemiak gure lurrean jarritako trabaz haratago, 2020ko abuztuaren 27an helburu
guztiak bete zituzten gailurra eginaz. Oraindik bada egunkari eta aldizkaririk ekintza
gogoangarri honetaz hitzegiten duenik. Egia esan ez da gutxiagorako, Proyecto
Eidós bezalako alpinista handiak mundu mailan inor lortutakoa lortu baitute;
pertsona bakoitzeko gaitasunak batu eta inklusioa haintzat harturik mendi
esperientzietan ezagutarazteko helburuarekin heziketa formalean bildu. Honen
aurrean, emaitza txalotzea eta gorestea besterik ez zaigu geratzen.
Eta Proyecto Eidóseko kide eta gure bidelaguna den Juan José
García de Anari, gure zorrino-hitz xumeenak eta laudorioak. Zu bai handia!
0 Iritzi