Gaztain aroa
00:00
Gure artean lurra beti aberats.
Fruitu ugarien emari,
gure gastronomiaren salatari,…
laztan dezagun.
Berari esker ez gara gose,
eta honek opatutakoa…
mendez-mende gordetako altxorra.
Gaztain aroa bertan da udazkenaren usainarekin bat. Gure
ahaideen dirua urria zen, baina lurrak beti zerbait zuen esku artean. Eta
oraingoan, nahiz garaia aurreratu, gaztainak ditugu lur honen ekarpen.
Garaikoak garaiko, beti izan dira gaztain erreak, gaztain pastela, gaztain
saltsa,… Oraindik gaztain ogia ere bada jaten duenik. Aldiz, garai txiroetan,
gaztainak ezin urtaro honetako jakietaz aldendu. Gaztainak arloteen hazgarria
zen eta hauei esker lortzen zuten lanari eusteko beharrezko grasa eta proteina.
Egun, beste mila jaki ezberdin badira gure artean, aldiz, garaikoen ohiturak
mantentzea… zergatik ez?
0 Iritzi