Natura eta bertsolaritza

14:32


Macizo de Izarraitz | Guía Repsol

Bada natura eta bertsolaritzaren arteko ahaidetza. Musika, freskotasuna,… eta guztia bat-batekotasunaren altxorrean murgilduta. Horra naturaren misterioa eta horra bertsolaritzaren muina. Egia da bertso doinuen baitan “plaza”ren, solasaldiaren beharra beti izan dela; baina naturaren tankeran testuinguruak esaten dionari erantzun behar dio. 

Hau kontuan izanik, eta Xoxoteko bideari ekinez, Joxe Aguirre datorkigu gogora, Izarraitzeko bertsolari xume handia. Mendi magal honetan jaio eta hazitakoa; eta pago eta ardi artean zebiltzala, naturaren gisan, bat-batekotasunari ekiten zion franko. Hortik bere baserri preziatuari (Oranda Behekoa) eginiko bertsoa:

Oranda deitzan Izarraizpeko
baserri arlote baten,
halabeharrez guraso onak
mundura sortu ninduten.
Orain arteko bizimodua
hor ari naiz eramaten,
ta aurrerantz ere baztertutzeko
gogorik ez dit ematen…
Ez dakit nire seme-alabak
nik hainbat maiteko duten.


Gai jartzailea: Patxi Barbero
Gaia: “Non jaio zinen zu?”.
Zarautzen, 1975ean.

Natura, askotan, ikusten dugun horrekin erlazionatu izan dugula uste dugu, baina naturak, kultura ere ekarri duela ziur gara.   

elkarrekin ibiliaz askoz hobe

0 Iritzi