Segurtasunari eutsita... ekin!
13:01Badira hilabete ugari pandemia hasi zenetik. Ezbaia etengabeko alarmaren jatorria izan duten (eta duten) hilabeteak. Beldurrezko hilabeteak, edozein susmoaren aurrean antsietatea piztutako hilabeteak. Natura erraztea, erantzunik bako ezbaien laberintoan sartzea bihurtu da. Eta itzultzeko gogoa izugarria izan da. Ordea, zuhur jokatzea egokiena zela pentsatu dugu, distantzian lan eginaz, une egokienaren zain. Nahiz kutsatzeko aukera guztiz ebaporatzea ezinezkoa dela jakin, ekintza bakoitza ondo zehaztea ezinbestekoa iruditu zaigu. Horretarako “Vademecum” bat sortu dugu honako bi helburu nagusi dituela:
- Norbanakoaren eta materialaren desinfekzio eta higiene sistema neurri prebentibo erregulatu bat sortu
-
Covid-19
birusaren trasmisio posible baten aurrean egin beharreko gida-lerroak ezarri
Naturan eginiko esperientziak ahalik eta seguruen izan daitezen nahi dugu; horratx gure xedea. Egia da aldagarriak diren gauzak kontrolatzea guztiz ezinezkoa dela, hainbat gauza ez baitaude gure kontrolpean. Aldiz, higiene jarraibideak paperean idatziz eta hau praktikan jarriaz kutsatzeko aukerak dezente murriztuko genituzkela uste dugu. Are gehiago, protokolo honetan prebentzioaz mintzatzeaz gain trasmisio uneetaz ere jardun gara eman behar diren pausuak ondo zehaztuaz. Lan neketsu hau eginda eta osasun-adituak ez garela aintzat harturik, osasun arloan nahiz mendi prebentzioan jantziak dauden adituen sostengua ere izan dugu. Egia esan, beraiek eskainitako denbora tarte hori eta emandako laguntza benetan eskertzekoa izan da.
Eta gaur, hainbat hilabete eta gero, hasitako ibilbide horri eustea egokitzen zaigu. Birusa naturaz disfrutatzeko traba ez du izan beharrik. Naturak bizipoza ematen digu, energia positiboa ematen digu eta horretarako material guztia desinfektatu behar bada, tenperatura bakoitza erregistratu behar badugu… hala izan dadin.
Orain… partekatutako mendi esperientziei ekin diezaiegun.
0 Iritzi