Arduratsuak izan nahi dugu
06:58Une deseroso baten aurrean gaudela jakin badakigu; hortik, gure zuzeneko esperientzien aldi baterako etenaldia. Aldiz, inmuneak ez garela jakinik kontu handiarekin eta arduraz ibiltzea ezinbestekoa iruditzen zaigu. Franko, gure esperientziak arnasketa arazoak dituzten pertsonekin egin izan ditugu. Egia da gaitasunetatik abiatzen garela, baina esperientzia hauetara doazen pertsonen osasun beharrak ezin albo batetara utzi. Hain arriskutsua den COVID-19-a bezalako birusa eritasun hauekin pilatuz gero, emaitza oso gogorra eta afliktiboa izan daiteke. Honen aurrean, maskarilla kirurgiko sinple bat jarri eta ezer gertatuko ez balitz bideari ekin geniezaioke; ordea, nahiago dugu zentzuzkoagoa den segurtasun eta prebentzio oinarriari eustea, eta horretarako zer hobe edozein eszenatokien aurrean euskarri protokolario bat eraikitzea baino. Edozein egoerari aurre egiteko, hau aurreikustea funtsezkoa da, eta hauek aurreikusteko, egoera latzenean jartzea nahitaezkoa da. Txangoa bera baino lehen, txangoan bertan edota gero zer gerta daitekeen igartzen saiatu behar gara eta ekintza bakoitza u behar dugu; soilik modu horretara muina non dagoen jakin dezakegu. Orain artean ez dugu inolaz pentsatu joëlettearen kuxin soilak inor infekta zezakeenik; orain artean ez dugu irteerako zenbait kideen daturik hartu, eta are gutxiago beraien tenperaturak jaso. Lehen zentzurik ez zuena, egun, nahitaezkoak bihurtu dira arnasteko arazoak dituen pertsona horrentzat, honek estualdi serio batean egoteko probabilitateak murrizten baititu
Horregatik, barkatu gure eragozpenak baina denen onuran pentsatzen saiatu gara. Eta jakinik natura beti hor izango dela…
0 Iritzi