Pagoaren sekretua
00:00
Gure lurraldean pagadiaren lilura beti izan da gure
nortasunaren parte. Bere bihotzean bizitzaren funtsa nabaria da eta honi esker gure
arnasa hain da berezia; eta animaliak, izakiak ere, txiki nahiz handi, bere
magalean sustraiei gur egingo balitzaie. Ezkutuan berriz, mila istorio, mila
pasadizo.
Ordea, gutxik dakite bere baitango sekretuetaz. Gure arbasoak beherakoari aurre egin
nahian, enborreko oskola erabiltzen zuten adibidez. Oskola uretan jarri,
irakin eta hau edan besterik ez zen egin behar. Infusio teknika honek sukarra
edota bronkitisa bera ere sendatzeko balio izaten zuen. Eta hostoekin, aldiz,
azal arazoei aurre egiten zitzaion.
Dena den, guztia ez zen soilik gizakiaren ongizaterako.
Animaliak ere, mendez-mende beraien haziak jan izan dituzte, proteina eta karbohidratoz
beteak baitaude.
Hala eta guztiz ere,
ezaguera hauek, pixkana iriontzen doazela nabarmena da. Baina haziak gozogintzarako
erabiltzen zela aipatzen badugu agian… biziberpizten dugu bere garrantzia.
0 Iritzi