Eskerrik asko eta beti arte
14:27
Mendi txango bat nahikoa izan da
bizipoza ikusteko;
zure irriak liluratuta
inguruaz gozatzeko.
Mendiak-mendi erronka izanik
eta zu aurre egin tinko,
beti aurrera errespetuaz
“ezin dena” ahal delako;
amalurrari laztan eginda
orain zaitu onartuko.
Esku zabalik hartu gintuzun
zure lagunen artean,
esperientzia partekatuta,
zure altxorra tartean.
Zurekin ikasitako hori
betiko da bihotzean.
Nahiz ezin egin gailur berri bat
ta irria aldamenean
gure gailurren pauso guztitan
izango zara barnean.
Doinua: Fusilatu zituztenei (Amets Arzallus)
0 Iritzi