Berunezko aurrerapauso bat

00:00


La repercusión que podría tener la propagación del virus entre los peregrinos ha suscitado reacciones contrapuestas de las asociaciones del Camino.

Pandemiaren lahar artean ibili eta gero, pixkana normalizazio berrirantz goazela dirudi. Birusa hilobiratu ez dugula ondotxo dakigu. Baina alboan dugun alerta horrekin ibiltzen ikasi behar dugu beldurrak jan ez gaitzan. Honekiko dugun kudeaketa zuzentzen joan behar dugu eszenatoki beraren aurrean zuhur jokatzeko eta horretarako pauso bakoitza noiz eta nola ematen den ikustea nahitaezkoa da nahiz eta hasieran guztizko modu kontzientean egin. Denborak eta praktikak zorrozki arrazionala den izaera, oharkabekoa eta naturala bilakatuko du.  


Hausnarketa hau kontuan izanik, berunezko pausoak ematea garrantzitsua dela iruditzen zaigu baina bideari ekin gabe. Natura gure parte da, eta hau partekatzea beti egongo da gure helburuaren baitan. Aldiz, bide horretara itzultzeko mantu berdea laztantzeaz gain segurtasuna bermatzen diren egoerak eraikitzea ezinbestekoa da. Soilik modu horretara gure nahia lortzeko mailara iritsi gaitezke. Egun, federatua izateagatik, eta beti segurtasun protokoloak mantenduz, lurralde historikoaren ibilbide sarean ibili gaitezke. Hau jakinik, atzeratuta geneuzkan bidezidorrak arakatzeko lana hasiko gara. Esan beharra dago irteerei txanda emango diegula soilik baimena esku artean dugunean eta egoera guztiak ondo aztertuta babes neurri guztiak bermatuta ditugunean. Bien bitartean, bidezidor ezberdinak lagun izanik hau proiektatzen joatea aurrerapauso bat da. 

elkarrekin ibiliaz askoz hobe

0 Iritzi