Bas-harria

00:00


English cromlech.jpg

400 urte bizkar gainean izan eta emaitza hutsean. Azken aldian baserri ugari bertan behera bota dituztela jakin izan dugu. Zergatiak, mila. Moduak ere, hala-nolakoak. Baina ez gatoz politika epai batean sartzea. Hori hobe beste iritzi mahai batean uztea. Oraingo honetan gure atsekabean geratuko gara soilik. Izan ere, baserri/basharri hauek izan dira hain zuzen gure herria aurrera eraman dituztenak. Hauei eta bertan bizi izan direnei esker gara hein handi batean gu garena. Andoainen, besteak beste, herria bera bezain zaharra den Illarramendi baserria dugu. 1615. urtean, Andoain herri gisa onartu zen urte berean, baserri hau udal dokumentuetan azaltzen da. Azken mendean, bere lur eremuak asko murriztu dira errepide ezberdinak direla eta. Eta orain, bere azken orduetan da non asmoa alboko lantegi industriala zabaltzeaz gain, lur sail asko behar dituen supermerkatu bat jarri nahi den. Erabaki hau kritikatu baino, pena handiz eskerrak ematea dagokigula iruditzen zaigu. Illarramendi bezalako baserriak behar direla ez da esan beharrik ere. Beraiek errazten dizkigute lehen eskuko kalitatezko elikagaiak; beraiek zaindu eta zaintzen dituzte gure naturguneak; eta beraiei esker maite dugu gure ingurua. Ezin gehiago eskatu gure basoak zaintzen dituzten garrei. Garra gabe harria huts, harririk gabe basharririk ez eta baserririk gabe herriak zero. 

Bitxikeri moduan: erromatar garaian sutan kontatzen ziren biziguneak. Hortik garraren garrantzia.

elkarrekin ibiliaz askoz hobe

0 Iritzi