Quercus Robur vs Quercus Rubra

00:00

Roble - Wikipedia, la enciclopedia libre

Caracaseko Gipuzkoar Errege Konpainiak erregearen izenean hegoameriketako produkzioak “desjabetu” eta bere esportazioaz benefizioak ateratzen zituen bitartean, aberastasuna jomuga izanik elementu berri bat Atlantikoa zeharkatu zuen; ameritar haritza. Garai haietan, haritza oso preziatua zen orokorrean. Aldiz, ebaketak bere izankizuna arriskuan jarri zuen. Gainera, bere berezko kalitatea ez zen beti lortzen haritzak bere biziraupenerako baldintza egokiak behar baititu. Honen aurrean, eta jakinik espezie mota berri hau azkarrago eta bertakoa baino egur kalitate hobeagoa zuela ikusirik, XVIII. mendean inportatzea erabaki zuten. Baina arriskutsua izan zitekeenik ez zuten pentsatu; gure Quercus Robur baino garaiagoa zenez itzal egingo zion argi izpi gutxiago utziaz. Bestalde, amerikar haritzaren sustraiak sakonagoak zirenez elikagaiak errazago bereganatuko zituen. Ordea, orduko hartan hazteko azkartasunari so egin zioten bakarrik eta modu basatian eta irrazionalki zabaldu zuten gure lurretatik.

Gaur, 3 mende geroago, estatuko legediak dio landare inbasorea dela; ohartu dira ez dela onuragarria kostata aurrera egiten ari den gure haritz preziatuarentzat. Honen aurrean, amerikar haritzari lur eremu geroz eta gutxiago uzten ari zaio bertako natura suntsitu egiten baitu.

elkarrekin ibiliaz askoz hobe

0 Iritzi