Lurra zapatetan

03:02

muro entzia urbasa bilaketarekin bat datozen irudiak
Bada ia mende bat (1929. urtean inguru), Entzia (Araba) eta Urbasa (Nafarroa) banantzen dituen harresi bat eraiki zutela.

Harresi hau bertako arabarren eta nafarren arteko liskarren ondorioz altxatu zuten. Abereak besteen lurretan edota besteen zuhaitzak hartu izana leporatzen zieten elkarri.


Hau kontuan izanik, hau tapiatzea erabaki eta horretarako zer eta harri horiek non jartzeko pertsona neutro bat hartzea pentsatu zuten

Esanak dio, meza entzun eta zin egin eta gero harresia non jarri markatzen hasi zirela. Aldiz, Kontrastako hainbat bizilagunek, goizero epailearen zapatetan Arabako lurra sartzen zuten. Behin “zein lurratan nago?” galdetzen zuenean hauek Arabako lurrak zirela ziurtatzen zien. Egia esan, gezurrik ez zen beraien ahotan.  Modu honetara nafarrei Nafarroako mendizerraren lurrak ostu zizkiela diote. Ordea, jakinik elkarri mokoka ari zirela edozein esan kaltegarri izan zitekeen.  

(Arana bailarako kondaira) 

elkarrekin ibiliaz askoz hobe

0 Iritzi