Auzolanean aldaparik ez!

13:56


La imagen puede contener: una o varias personas, cielo, nube y exterior
…eta haginak arrotzak uxatu zituen. Pagoetan bada haginarik. Honek berak beti arima ankerrak uxatzen dituela ere entzuna da. Hori kontuan izanik, Pagoetako gailurrak ongiaz beteriko pertsona xumeak babesten ditu. Eta gaurkoan ez da gutxiago izan; gaurkoan jende andana izan da bere lurretan; jende xume andana; guztiak giro ederrari eutsita gailurrerantz jo dute; eta helburua, gure lurraldearen hizkuntzari bultzada berri bat ematea. Gaurkoan, gu ere partaide izan gara eta emaitza… ezinhobea. Izerdiak izerdi une zoragarri eta eder batzuk partekatu ditugu. Elkartasuna edonon; ikastolak eta Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioak bihotza ireki digute, Pintxokoopek bere sormen ekintzaileari esker joëlette berria, bertan bildutakoak guztizko inklusioa eta Malenek irria eta bizipoza. Egia esan, ezin gehiago eskatu. Eta horregatik, gu testuinguru perfektu horren parte izaten uzteagatik eskertzak besterik ez ditugu. Soilik esan, edozein oztopo izanik ere auzolanari esker gauzak erraz egin daitezkela eta gauzak "munduratu". Aupa zuek!   

elkarrekin ibiliaz askoz hobe

0 Iritzi