Milurteko bidexketatik

14:28


Mende ugari dira bertako zuhaitzen lehen hatsaz. Mila kondairen lekuko izan direla argi dugu. Aldiz hauen lilura, jakintsu zaharren gisan isilean gordetzen dituzte. Nahiz basakerien testigu izan naturak, pazientzia osoz, bere onera itzultzen da; hortik jakituriaren sekretua. Horregatik milurteko bidexkak laztantzea beti izanen da berezi. Aldiz, lur eremu hauek lur sakratuak izanik xarmangarriago egiten dituzte. Orain milurte batzuk gure arbasoak beraien arimak amalurrari trikuharri, mairubaratza bidez eskaintzen zioten bitartean, gu zizelkatutako harri haien aurrean jarri eta arbasoen moduan osotasunari gur egin diogu talde polit bat osatuz. Bata besteari lagunduaz, behar handiena duen pertsonaren erritmoan,... eta guztiak helburu berarekin; egun zoragarri bat igarotzea. Horregatik pozgarria da jende ikaragarria ezagutzea; pozgarria da edozein unetan atzetik esku bat sentitzea; horregatik pozgarria da naturak bere besoak irekitzea; pozgarria da orain milurte pasatako arbasoen oinazeak zapaltzea; pozgarria da ilusioz beterik etorritako hurruneko baten gogoa sentitzea, palpatzea; pozgarria da egunsentian hainbeste izar ikustea; pozgarria da elkartasunez beteriko pertsonak gutxi ez direla ikustea. Jakin nahi duzuenean hemen izango gaituzuela eta espero dugu sorturiko txinparta hau bera inguruko zuhaitzen moduan "milurteko" ugari gure baitan izatea.  

elkarrekin ibiliaz askoz hobe

0 Iritzi