Praxia

01:52


Gure gain dugun oinarri bakoitza teoria eta praktika elkarloturik dauden ikaskuntza baten beharra du. Praxia, hurrengo mendi esperientzia aberastea errazten digun heinean, geroz eta mamitsuagoa den sarea sortzen du. Ordea, testuinguru honetan pertsona oro premisa beretik abiatzen da une berean guztiak hezitu eta hezitzaile bihurtuaz. Soilik modu horretara “partekatze” lokuzioren bikaintasuna lor genezake. Horregatik, guk ez ditufu ibilbideak, gailurrak, basoak,… “erakusten”, guk ingurune natural batean esperientziak, ezagutzak,… partekatzen ditugu. Eta ikasten dugun hori inferentzia berriak sortuko dituen berrelikaduraren oinarria aktibatuz hurrengo esperientzian islatzen saiatzen gara. Hala ere, ingurukoak ez diren pertsonen iritzia garrantzitsua iruditzen zaigu; sarearen beste aldean daudenak, hipotesi berriak sor ditzakeen beste ebidentziak erraz ditzakete. Hortik, sarea sustatzeko beharra.

Hau guztia kontuan izanik, sarean zintzilikatzen dugun hori praktikoa eta erraz eskuratzekoa izan behar du. Jakinik alor honetan ez gaudela oso jantziak, zer hobe gure gabeziak ezagutzeko premios20blogsen aurkeztea baino. Bertan espazio birtualaren aditu ugari badira eta hauekin mintzatzea doanekoa denez… Proba dezagun

elkarrekin ibiliaz askoz hobe

0 Iritzi