Euria

13:59


Euria zuhaitz artean da. Gure lurrak hain beharrezkoa duen euria hemen da, gure larreetan, gure mendi magaletan. Eta honekin bat udazkeneko jantzia. Hostoak lurrean, lehen gaztainak, eta han-hemenka putzuak, eta putzu gehiago. Egia esan, ingurua oso lehor geratzen hasia zegoen. Hilabeteak dira gogoz euria egin ez duela. Agian izango dira euria madarikatzen hasi direnak. Baina hauek ez dute gure natura behar den bezala preziatzen.

Gure kasuan, irteera planifikatua genuen. Aldiz, esperientziak oso bestelakoak dira euriarekin. Euriak bustitzea dakar, hotza, umel egotea… eta horri eserleku batean geldi egotea gehitzen badiogu… arrisku bikoitza. Gutako edozein ez genuke enbarazurik izango; baina mugimendua murritza izanik, esperientzia ezegonkor bat izateaz gain gerorako ondorioak izateko probabilitatea bikoizten du. Hori medio, edozein ekintzaren aurretik aukeran uzten dugu beti ere ibilbidea arriskurik ez badu. Erantzuna, berriz, beti ezezkoa. Euriarekin irteerarik ez egitea diote denek. Eta horretan erabakiak beraien esku dagoenez… Dena den, mendira igotzeko astia beti dago, eta horri eusten diogu.  

elkarrekin ibiliaz askoz hobe

0 Iritzi