Ikazkin baten ideiak

14:25


Badira urte asko istorio hau gertatu zela. Modu nahasian iritsi zen hain iluna den erdi aro goiztiarrera. Xume eta paganoa zena nahasmena ekarri duen ezkutuko esanahiez beteriko istorioan geratu zen. Gaurkoan berriz, hainbat dokumentu eta abestiek dioten memoria apalera hurbiltzen saiatuko gara.
 
Gure lurralde menditsu honen baster batean, paganismoa zibilizazioak baztertzen zuen unetan, bazen bakarrik bizitzen zen ikazkin bat. Ikazkin honek gogor lan egiten zuen ikatza egiteko. Baina garai haietan beste ikazkin bat besterik ez zen; jan urriak apreziatzen eta sagar fermentuaren zukua, hots garaiko sagardoa edo ardoa ere zeritzona, gustoko zuen ikazkin bat besterik ez. Bere lana hain gogorra zen non sabelean sartutako guztia ontzat hartzen zituela. Gainera hau amalurrak eskainia baldin bazen are gehiago. Aldiz, bere bakardadeak eta bere lan krudelak zurrutero eta ziztrinaren ospea eman zioten. Edozelan ere, ikazkin honek negu gorriak eta Kixmiz ezaguna zen garai latzak zetozela ikusita, ikatza Nola edo hala denei banatzen saiatzen zen. Baina bazen ezin ordain zezakeenik eta honen aurrean behartsu hauei ezeren truk hau ere errazten zion. Horrela egin izan zuen urte askotan, nahiz eta izerdi horren truk ezer gutxi ikusi. Ordea, apurka eginiko lan horrek bere fruituak jaso zituen eginikoa kondaira bihurtuz. Eta nahiz urteen poderioz aldaketa ugari jasan, mezua bere horretan dirau.
 
Edozein izanik ere, ordainean ezer jaso gabe ere, norberak bere ogi koskorra jar dezala, bizitza partekatzea eta errazagoa egitea baita.
 
Hau hala izanik:
GABON GAU ZORIONTSUA IZAN DEZAZUEN OPA DIZUEGU!

elkarrekin ibiliaz askoz hobe

0 Iritzi