Igaraba versus Gu
13:19Orain egun batzuk Igaraba (Lutrinae) baten presentziaren
berri eman ziguten. Antza Gipuzkoa ekialde barnealdean ikusia izan zen non hedabideen
esanetan 75 urte dira lurralde historiko honetan ikusten ez dela. Gizakiaren
presentzia, nahiz ongia egiten dugularen sentsazioa izan, zenbait animalientzat
hondamendia ginateke. Honatx naturala izan beharko lukeen berria aparteko notizi
bihurtuta.
Bertatik abiatuta, eta bizi garen giza errealitatearekin erkaketa
bat eginaz, asteburu honetan igaraba ikusi duten inguruneetan izan gara. Aldiz,
animalia ikusi baino, gure helburua ingurune naturala gertu inoiz ikusi ez duen
pertsona batekin errespetuz disfrutatzea izan da. Erkaketarekin jarraituz,
egindakoa aparteko ekintza gisa inguruko hedabide guztietan publikatu
genezakeen. Ordea, gure intentzioa oso bestelakoa bada. Gure intentzioa,
hasieratik, partekatutako mendi esperientzi batean murgiltzea izan da
bertaratutakoa hau bera aukeratu eta egindakoaz asetuta geratu delarik. Ingurunea
den bezala ikusten duen bitartean… Egia da, gure espereintziak oso mugatuta
daudenez, oztopoak hor daudela. Baina kontzientzia sortzeko eta espazio
naturalak denei iristarazten dien talde berriak sortzeko balio badute… eta
esandakoa, agian inguruak lagundu egiten gaitu, baina funtsa jarrera neta presentzian
datza.
0 Iritzi