Ingurumen alterazioari zer?

00:28


Badira hilabete ugari komunikabideek pandemia gora, pandemia behera mintzo direla. Mila galdera, mila hipotesi denen ahotan. Eta hauetatik ia gehienak SARS-CoV-2 delakoa biodibertsitatearen eraldaketaren erruz sortu dela baieztatzen dute. Horra urteetako nazioarteko autoritateen hainbatetan mintzagai izandako klima aldaketa. Baina orain antza zartako ederra eman digu. Eta honen aurrean zer?

Aurrera egin aurretik gogora ekarriko ditugu hainbat komunikabide eta erakunde nagusi batzuen hitzak. “Ingurumena babestea, datozen pandemiei aurre egiteko txertorik hoberena” zioen RTVE-k ekainak 5ean[1]; EL CONFIDENCIAL-ek hilabete lehenago “koronabirusaren txertoa bageneukan, baina izorratu egin dugu” zioen non bertan naturarekiko dugun jokabidea aldatu ezean gauza gehiago etor zitezkeela azaltzen zuen[2]; NBEtako ingurumen saila beraren koronabirusaren azken datu zientifikoen bigarren deribatuan ere gizakiak sortzen dituen ingurumen alterazioei atxikitzen dio gaixotasun zoonotiko hauen erantzule; eta Italiako WWF erakundeak animali bizien komertzioa, deforestazioa eta klima aldaketa zehazten ditu bere informean non ekosistemak txikitzeak eragin zuzena duen gaixotasunen sorrerarekin[3]. Antzeko teorien zerrenda amaigabea izan daiteke, eta idatziak mila. Aldiz, goi mailako gorenen erantzuna naturarekiko hutsean diraute. Uler genezake zaila dela berehalako erantzun bat jorratzea, baina ia urtebete pasa da lehen zantzutik eta natura berdin jarraitzen du, txiki-txiki eginda; eta ez da oso urrun joan behar proiektu txikitzaile bat ikusteko. Aldiz, gu garen jende arruntari galdera bat datorkigu, eta orain zer? 

elkarrekin ibiliaz askoz hobe

0 Iritzi