Eskubideak pandemia garaian

05:53


Beti saiatu gara aniztasun funtzionala duten pertsonen eskubideak normaltasun osoz bermatzen diren noranzkoa hartzen. Inklusio eremuak errazten ditugu, pertsona interesatuei erabakitzen utziaz autodeterminazioa posibilitatzen dugu, ongizate fisiko nahiz emozionala errazten  dugu,... Ordea, pandemiak isolatu eta gauza oro txikitzen duen garai berri honetan, gurekin esperientziak partekatzen dituzten pertsonen eskubideak, ahulenen osasuna babesteko aitzakiarekin, urratuak izan direla ikusi dugu. Egun, aitzaki honen kontura, badira konfinatuak egon diren eta dauden aniztasun funtzionala duten pertsonak. Gehienak besteak ez bezala beraien etxean 2 hilabete baino 100, 200 egun pasa dituzte 4 pareten artean. Eta natura zapaltzearena... soilik talde oso murriztu baten esku dagoen utopian bihurtu da. Honen aurrean giza espeziea sailkatzeko krudeltasun hori bueltan dela dirudiela esan genezake. Haurrak parke bat ez zapaltzea, gure nagusiak bisitarik ez izateak, aniztasun funtzionala duten pertsonak ezin ateratzea garaiko mamuak dakarte. Hala ere, hori ikusita, lau paretek eman ezin duten eta naturak eman ahal digun osasuna lortzeko lanean jarraituko dugu, garrasi egiten jarraituko dugu, borrokan jarraituko dugu. Eta hau guztia, hor dauden horiek, hala merezi dutelako.             

P.D.: Beraien eskubideak eskubide izaten jarraitzeko borrokan dauden la pareten artean dauden horiei... eutsi!

elkarrekin ibiliaz askoz hobe

0 Iritzi