Milvus milvus

00:00

Miru gorri baten marrazkia. SEOko web orritik ateratakoa.


Azken aldian Tolosaldeko herri inguruetan Miru gorri ugari ikusi ahal izan dira. Egia esan ornitologian hasiberriak besterik ez gara, baina konfinatuta ginela deigarria izan zaigu.

Sarea gainetik miatuta Sociedad Española de Ornitologiak 2014an eginiko Milvus milvus izena hartzen duen txori honen inguruko Euskadiko neguko erroldaren inguruko ikerketa bat topatu dugu. Antza, ikerketa honen esanetan, garai horretan 4 ale bizi ziren Tolosaldea guztian. Aldiz, kopurua goranzko tendentzia hartu zuela dio. Egun ez dakigu zenbat ale dauden inguruan, baina herri hauetan 3 batera izan direla baiezta genezake.

Baina ikerketetan murgildu baino (horretarako adituak baitaude), ezjakinak izanik zein txori mota ote den galdetzen diogu gure buruari. SEOren arabera Miru gorria, hego-hedadura 154 eta 170 zm eta luzera 60-66 zm duten txori harrapari eta haratusteljaleak dira. Lumadi gorria du nagusiki nahiz marraren bat edo beste tonu ilunekoa izan. Bere hegaldia urkilatua duen isatsaz kontrolatzen du espiralezko dantza eginaz. Eta hauek, 2014ko ikerketaren arabera, nagusiki, “landa-herri, ganadu estabulazio, errepide,... inguruetan” ikus daitezke “degradazio arazoak detektatzen dituen bioadierazle moduan” lan eginaz.

Bitxia da gure inguruetan aleak gorantz doazela, baina galzorian daude. Legez kanpo jarritako pozoiak, elektrokuzioa, bere inguru naturalaren eraldaketa edota elementu kutsagarrien agerpena ale hauek babestu behar ditugula erakusten digu.

Espero dugu gure inguruetan urte askotan ikustea, baina gizakia erantzuten duen moduan ikusita...


BIBLIOGRAFÍA

BELAMENDIA, G.; ELOSEGI, R. (2014): Censo del Milanos reales invernantes en Euskadi. SEO. En red: https://www.euskadi.eus/contenidos/documentacion/censo_milano_real/es_def/adjuntos/MemoriaCensoMilanoreal2014.pdf

elkarrekin ibiliaz askoz hobe

0 Iritzi