Olatz eta jentilak

00:00


Inauteriak
Jentil bat harri bat eskuan duela. Hiru.eusen topaturiko marrazkia 

Alabak aitari:
- Aita ¿zer da jentila?

Aita, Mutrikuko Olatz auzoan kokaturiko ermitaren aurrean, gizon sendo eta handia izanik, 6 bat urteko bere alabari istorio txiki bat kontatzen hasten zaio:
- Zenbatetan pasako ginen gure herritik gertu dagoen itsas-ondoko Amill harri aurretik. Antza, esan ohi da, inor baino lehenago lur eremu hauetan bizitako gure arbasoak, handi eta indartsuak izanik, haitz horrekin pelotan egongo balira jolasten zutela. Behin, ostiko ederra eman eta Arno menditik orain dagoen lekuraino bidali omen zutela diote.

Bada ere beste istorio bat. Antza, behin, Arnotik harri handi bat Antzuitza baserrira erortzen ari zela, jentil batek ukondoakin geldiarazi zuen. Aldiz, egun harri hori ezin ikusi, bere garaian erditik kentzea pentsatu baitzuten.

Alaba harrituta:
Orduan, onak al ziren?

Aitaren erantzuna asko harritu ninduen oso polita izan baitzen.
- Jentilak zu eta ni bezalako pertsonak dira. Hauek langile prestuak eta amalurrak eman eta kentzen dion gauzetan sinisten dute. Ordea, badira baserritar gutxi batzuen gauzak direla esaten dutenak non alboratzeaz gain, hauei iseka egin eta istorio ankerrak kontatzen dizkie beraien seme-alabei ezezaguna den horri beldurra izan diezaioten. Honek, istorio harrigarriak eta larritasunez beterikoak sortzea ekarri du; eta biziguneetatik urrun bizi diren pertsona horien kontrako beldurra areagotzea ere lortu dute.

Alaba bere kezka azalduaz:
- Bai pena. Bakarrik bizitzeaz gain…

Aitak:
- Egia esan penitentzia ederra dute. Baina pentsa, jentilak oso sensibleak izateaz gain benetan oso pertsona zoragarriak direla; horra Olentzero.

Alabak irrifarre egin du eta ibiltzeari ekin diote.

Ni ene bokadilloa eskuetan dudala eserita jarraitzen dut. Txangoa ederra izan da baina entzundakoa are ederragoa.

elkarrekin ibiliaz askoz hobe

0 Iritzi