Aro berri bat
14:19![]() |
Ikasleak Joƫlette bat bultzatzen irakasle eta laguntzaile bat alboan dutela. |
Txikiak izan eta sasi artean ezkutatu gintezke. Nahaspilazko
konplexuaren ondorioz ixil gintezke. Baina hori bera akats larri bat izango litzateke.
Nahiz mendizale, alpinista edota espeleologo haundi asko izan aurrez-aurre,
dakigun gutxi hori apaltasunez eskaini diegu. Horretarako, hain jantziak dauden
Proyecto Eidóseko profesional handiek beraiekin bat ibiltzeko aukera eman
digute. Jakinik
hiru urte ikaslearen bandoan ginela… Beraien ikaskuntza ziklo horretan, eta
jakinik aurrean zuten ikasle taldea kolektibitate sendoetatik zetozela, gugan
erakutsi duten konfidantza hori ikaragarri eskertzekoa da.
Hala eta guztiz ere, gure eskertza haratago doa. Gaur
pauso erraldoi bat eman da; gaur Gipuzkoako, Arabako eta Bizkaiko federakundeak
mendi irisgarria ulertzeko lehen pausoa eman dute; gaur errealismoaren
ikuspuntutik beti ere oztopoak gainditu daitezkela ikus dezakete; eta gaur, ezgaitasunaz
haratago, mendizaleak berdin direla ikusi ahal izan dute. Eta horrexek
indarberritu egiten du orain 3 urte Gipuzkoan hasitako gure lana eta
indarberritu egiten du orain 30 urte estatu mailan hasitako funtsa.
Soilik esan… eskerrik asko, ogi koskor honen parte
izateko aukera emateagatik, eskerrik asko entzuteagatik, eskerrik asko bidea
irekitzeagatik, eskerrik asko zuekin bat esperientzia honetan partehartzeko
aukera emateagatik. Nahi duzuenean hemen gara…
Gure mendia denen baitan baita.
0 Iritzi