Ikastaro berria

05:35

eidós proyecto bilaketarekin bat datozen irudiakProyecto EIDóS "Ingurune Naturaleko Sendazaletasun, Mendizaletasun eta Aisialdi Aktiboaren Ikastaro Egokituetako" lehen mailako edizio berriaren deialdia helarazten dizuegu: "Ezgaitasun Fisikoak dituzten Pertsonak eta hauen Gidarientzako Ingurune Naturaletako Sendazaletasun, Mendizaletasun eta Aisialdi aktiboko Oinarrizko Ikastaro Inklusiboa", besteak beste honako edukia duela: Mendiko itsu gidaritza (oinarrizko maila); Hiri eta kirol-gidaritza itsuak, gorrak eta itsu-gorrak diren pertsonekin; Joëlette aulki egokituaren erabilera hastapena; Ingurune Naturaletan ekintza inklusibo eta egokituen antolaketa (ibilaldi maila eta espedizio arin maila); Mendi txiki-ertainan biziraupen inklusibo eta egokitua; Mendizaletasun egokituan segurtasuna eta ardura orokorra; etab.

Lehenbizikoz, ikastaro hau Madriletik kanpo egingo da Euskadin eginaz (Donostia eta Adarra mendian). Erakunde laguntzaile gisa honako hauen laguntza eskertzen da: 
  • ARABAKO MENDIZALE FEDERAZIOA (AMF-FAM), 
  • BIZKAIKO MENDIZALE FEDERAZIOA (BMF-FVM), 
  • GIPUZKOAKO MENDIZALE FEDERAZIOA (GMF-FGM), 
  • PERTSONA EZINDUAN KEMEN KIROL ELKARTEA (hots, gu geu)
  • IBILKI elkartea (Bizkaia). 
Datak: Otsailak 22, 23 eta 24.

Matrikulatze-epea: Urtarrilak 25etik otsailak 12ra. 
Plaza mugatuak. 
Informazio gehiago eta matrikulazioa hurrengo estekan: https://www.proyectoeidos.es/cursos

elkarrekin ibiliaz askoz hobe

0 Iritzi