Gailurraz haratago

14:05


Egunak dira Andatzan izan ginela. Gailurra, hutsean geratu zen, baina bidean sorturiko xarman gertatu da altxorrik handiena. Lagun talde bat, bide bat,… eta konfidentziak han-hemenka. Noizean behin “karkar” txiki bat. Gure artean kokaturiko gaztea ederki doa. Irriz, pozik, alai. Eta inguruan, umorea, txutxumutxuak, xuxurlak,… Hori da guk eskatzen duguna, natura den bezala gu geu natural izatea. Eta gazteak hori dute. Horregatik badakigu “esker mila” bat gutxi dela. Baina jakin edozer gauza behar duzuela hementxe gaituzuela, zuekin espereientzia berri bat partekatzeko prest. Zuentzat gure eskerrik beroena. Gora Udarregi!

elkarrekin ibiliaz askoz hobe

0 Iritzi