Itsasoak badu esperantzarik

13:00



“Itsasoak ez du esperantzarik” dio Luis Haranbururen liburuak. Ziur Ines hura ez dakiela Arantxaren berri; ziur amodioak mila nahaste ekarri zizkiola; ziur egun hura goibel esnatu zela. Oraingoan berriz ezin horrelakorik esan. Atzoko egunean bizitakoa eta gero, eta liburua berrargitaratuko bagenu, esaldia bestelakoa izango zen non  originaltasun puntuari eutsita “Itsasoak badu esperantzarik” izena hartuko zuen. Oraingoan ez da Inesik, Arantxa bat baizik. Bera da gure istorio honen protagonista eta bera da amodio berri bat sentitu duena. Kasu honetan berriz, beste pertsona batekiko baino naturarekiko amodio istorio baten inguruan da. Itsasoa, mendia eta Arantxaren arteko amodioa, txorien xuxurlen amodioa, haize leunaz bustiriko amodio istorioa. Eta  desamodioa… hutsean geratu da.
  


Jakin badakigu modu metaforikoan ari garela baina atzoko eguna berezia izan zela esateko zer hobeto arlo literarioak erabiltzea baino. Atzoko eguna horrela izan baitzen. Ederra, perfektua. Eta Arantxa, Talaia bideko itsaslabarraz gozatzen bere ixilean. Soilik esan dezakegu denboraren orratzak plegatuz esperantza beti hor behar dela, eta Arantxa horretan jakituna da. Hori medio saria ere halakoa izan da. Bikaina.

elkarrekin ibiliaz askoz hobe

0 Iritzi