Santiagomendi

04:58

La imagen puede contener: una o varias personas y exterior
GURPILTREK BY KEMEN BERRIAK
Estrabonek, guda ezberdinak deskribatzeaz gain, hainbat datu jaso zituen Galien inguruan. Eta bitxikeri moduan Galian sagarrondo ugari zeudela azpimarratu zuen. Are gehiago, garai haietako Baskonian sagardo moduko edari bat bazela aipatzen du phitarra izenekoa. Horretaz badira bi mila urte baino gehiago baina sagardoa gure ohituretan dirau.

Gaurkoan sagardoaren lurraldean Mikel izan da sagarrondoetatik amets egin duena. Mikelek hasieratik azaldu izan digu Santiagomendi bezalako tontor xume bat egin nahi zuela. Baina nahiz xumea izan ohartu gara zein ederra den gure Gipuzkoa bertatik non easo ederra aurrez-aurre izan dugun. Beraz, eskerrik asko Mikel horrelako ametsak gurekin konpartitzeagatik.

elkarrekin ibiliaz askoz hobe

0 Iritzi