Andoni naiz

13:42


Andoni naiz, gaztetxo nintzenetik mendia eta paraje naturalak gustatu zaizkit. Gaztetan mendiaz gozatu dut paisaiengatik eta naturarekiko kontaktuagatik. Gaixotasunak aurrera egin ahala, mendira joateari utzi behar izan nion, hogei urte bete berritan. Ordutik, paisaiez gozatu dut errepidetik, mendateetatik, igoerako edozein begiratokitatik. Orain nire gurpil-aulki elektrikoarekin, bidegorriren batean edo zementuzko pistaren batean zehar, hirigunetik aldentzen naiz naturarekin topo egiteko, zuhaitzez gozatzeko eta mendiak behatzeko. Pixkanaka zati bat bestearen atzetik kentzen ari gatzaizkion natura, inguratuz, etxekotuz, eta gero eta urrunago dagoena. Baina gauza bat da hurbiltzea eta natura behatzea, eta beste gauza bat da naturan barneratzea, eta orain mendiko aulkian eraman nauten pertsona bikain horiei esker bizi ahal izan dut esperientzia hau. Aldura mendian eta inguruetan eginiko txango egun zoragarria, beti gogoan izango dudana, nire motxilarentzako beste oroitzapen bat.

Euskal Mendizale Federazioko facebook orritik aterata.


elkarrekin ibiliaz askoz hobe

0 Iritzi