Non ote betiko mendizaleak?
14:07
Erlojupeko mundu honetan mendia marka batean ere bihurtu da.
Geroz eta urrunago joan, orduan eta izen handiagoa, ospe handiagoa lortzen dugu.
Arriskuak arrisku ezinezkoa denari eusten saiatzen gara, eta hau lortu ezean
frustrazioarekin egiten dugu talka. Bada behin eta berriz, talk aeta talka ari
diren sasi-mendizale ugari. Baina benetan natura behar gaituenean, hauen
jokabidea beraien markan besterik ez da geratzen. Non ote betiko mendizaleak?
Badira egun batzuk garaiko mendizaleen tankerako
abenturazale kuadrila batekin topo egin genuela. Naturak eskainitako gauza
miresgarri xumeak aztertu, laztantzeari ekiten zioten, naturari ixilpean
galderak egiten zizkioten,… Eta garaikoen moduan, “ibilbide hau nora ote dihoan”
galdetzen zioten beraien buruari. Pasarte bat hemen, beste bat han… eta
historia, geografia, biologia, botanika eta ornitologiako ogitarteko bikaina gure
baitan. Entsalada polit hau izanik, guztizko konpenetrazioa duen mendizale
talde baten modukoak ginen; eta altxorra, miresmen handiko uneak. Egia esan,
mendia xumea zen, edonoren esku egon daitekeen horietakoa, Aldura. Ordea,
bertan sortutakoa oso gutxiren esku dago. Agian, marka izan ala ez batzuren
esku utziko dugu. Guk berriz, naturak eskainitakoari eutsi eta ikasi.
0 Iritzi