San Kristobalen funtsa, elkartasuna

14:17


Ezkaba mendiak mila histori eta mila misterio jasotzen ditu bere baitan. Historiako pasarte beltzak, aurrehistoriako pasarte ezezagunak… Aldiz, bada aspaldidanik alboan izan duen itzala, San Kristobal ermitarena besteak beste. XIII. mendea ezkeroztik dokumentatua, zefalalgia sendatzeko ikur gisa hartua izan zen. Hortik, fededunen bisita oparoa. XVI. mendean, besteak beste, ez zen bertaratzen ez zen sinisdunik inguruan. Ordea, izurri beltzak gogor jo zuen Nafarroan. Eta hau zabal ez zedin, hau jasaten ari ziren oro bertaratzea onena zela uste zen. Horrela izanik, inguruko gaixoak beregain hartzen zituen XVII. mende hasieran gune garrantzitsu batetan bihurtuaz. Urteak joan urteak etorri, gaixoak eta gaixo ez zirenak mila. Hala eta guztiz ere, edozein izanik ere bere esku artean laztantzen zituen inguruneak, eta hala gertatu zen urte askoan.
 
Hori haintzat harturik, esentzia hori mantentzea zilegizkoa da gauden garai hauetan. Besteengan pentsatzea garrantzitsua dela uste dugu, eta elkartasun hori galtzen bada… agur zibilizazioaren funtsa. Beraz, bertatik abiatu gaitezen.  

elkarrekin ibiliaz askoz hobe

0 Iritzi