Arbaso bidean

14:38


5 urte dira lehen pausoak eman genituenetik. Aldiz, Donatorekin dugun erlazioa haratago doa. Urteak elkar ezagutzen yugula eta bada berari esker guregan jaio den zerbait. Hasieratik, gauza berrien zale eta inongo arazorik gabe besteak zapaltzen duten lurra zapaltzeko gai izan da. Beste mendizale bat alegia. Horratx, pertsona ikaragarriaren bere sen propioa. Une gogorrak pasa ditu, lagunak bidean galdu ditu, 6 hilabetez lau hormen artean izan da… eta hala ere tinko mantentzen da. Horra bere apartekotasuna. Egia da ultra trail bat irabazi ez duela, Aconcaguara ere ez da igo, baina naturarekiko duen pentsamendua eredugarri bihurtu du.

Kasu honetan, Mulisko gainan, naturari beraien gorpua eman zuten arbasoen gunean, burua lasaitzea pentsatu du. Harrespil eta tumuluetaz inguratuta, milaurte batzuk lehenago isiltasun osoan kobetako gizakiak egiten zuen moduan, bertako paisaiaz liluratuta geratzen da. Helburua, naturak izkutatutako altxorrak entzutea; benetako arnasa hartzea. Horregatik, esperientzia bakoitza apartekoa dela uste dugu eta horren prezioa hain intimoa eta berezia den unearen ondasuna besterik ez da.

elkarrekin ibiliaz askoz hobe

0 Iritzi