Eraiki eraikitakoaren gainean

06:08


Beti pentsatu izan dugu gure ingurunea aldatzeko edonoren borondatea ezinbestekoa dela. Egiten ari garen horretaz gertukoak hausnar dezaten nahiko da egin nahi dena egin nahi izatea eta ekitea; soilik modu horretara kontzientzia kritikoa bultzatuko genuke aldaketaren trantsizioa sortuaz. Horra boluntario funtzioaren garantiza; boluntarioak proiektu bakoitza indarberritzen du, formula berriak eskaintzen dizkio, bere kanpoko aburua ematen du eta horrek eraikitakoa berreraikitzen laguntzen du. Aldiz, xedetik aldendu ez dadin, kide egingo den talde horrek formakuntza bidez bere lehen urratsak bideratu behar dituela ez da ahaztu beharrik. Soilik modu horretara lor baitezakete elkarrekiko konexioa.
 
Egun gutxi badira Ezgaitasunaren Nazioarteko Egunaz. Gaur, milaka proiektu dira guztiak xede berdina dutela, Inklusio soziala. Ordea, eta jomuga bizitza kalitatea izanik, proiektu hauetako askok (hauetako batzuk dimentsio handikoak) oraindik asko ikasteko dutela ikusten dugu. Pertsona erabiltzaileei inklusioaren lema hartuta ongizate fisikoa, materiala nahiz emozionalaren tanta batzuk eskaintzen diete. Baina antza, Eskubideak nahiz erabakitzeko eskubidea den autodeterminazioaren dimentsioak bidean galtzen dituzte. Norbera bere bizitza erabakitzeko eskubideaz bildur direla dirudi. Eta honek (ezgaitasuna izan ala ez) edozeinen kanpoko pertsonen arteko erlazioak nahiz garapen pertsonala berarentzat ere oztopo bat da. Hori horrela izanik, jerarkia ezberdinetako pertsona talde bat sortzea ekarriko luke, besterik ez. Gure inguruetan dauden talde gehientsuenetan adibidez zerbitzuak ez dira beharretara moldatzen, pertsonak zerbitzuetara baizik. Eta behin hauetara sartuta, egokitzapen lanak ematen dira. Honen aurrea, honatx gure galdera, non da pertsonaren erabakitzeko eskubidea? Zer jantzi ere ezin erabakitzea imajinatzen duzue? Eta baimenik gabe paseatzea ezin joatea?
 
Horrexegatik ezgaitasunen bat duen pertsonak erabakitzea eta beraien eskubideak modu independientean beraienak direla jakitea ezinbestekoa iruditzen zaigu. Horrexegatik zer, nola, noiz, non, norekin beraiek ez beste inor erabakitzea ezinbestekoa iruditzen zaigu. Egia da alternatibak eskaini ditzakegula, baina bere esperientzia gurekin partekatu nahi duen pertsonak berak erabaki behar du zein ibilbide egin. Soilik modu horretara beste batzuk erabakitako ezohiko egoera izatetik, norberak erabakitako egoera normalizatuetara pasako gara. Horra talde ezberdinak boluntario berriei bide eman behar dutena; horra dignitatea hasten den normalizazioa eta norberaren bizitza kalitatea bermatzen duen ibilbidea erakutsi behar duen lehen urratsa.

elkarrekin ibiliaz askoz hobe

0 Iritzi