Jainkosa Txuria

00:00


Aiguille de la Grande Sassière (3751 m).... : Photos, Diagrams ...

Miragarrien erreginak, jainkosa txuriak, bisitari berrien aurrean bekokia zimurtzen ari da. Bera da bere lurrak zapaltzeko baimena ematen diguna eta berak ere baimen hori deusezten duena. Zuhurtziaz jokatzea ezinbestekoa da, baina are garrantzitsuagoa beregain dituen mendietan ibiltzeko bere onesmena eskatzea. Bere oinetan garaituak izan zirenak, koldarren gisan, laino artera bidali zuten aparteko madarikatuaren izena emanaz. Ordea, egoera bakoitza bere denbora dakar eta une bakoitza onartzea hil ala bizikoa izaten da. Bere erreinuan bere soberania da nagusi, eta apaltasuna bere ahalmenen parte dira. Hori mediobere lurretan dabilenak bere erabakiei men egin behar die. Soilik modu horretara, orain 200 urte baino gehiago, Balmat eta Paccard Mont Blanceko tontorrera iritsi ziren eta soilik modu horretara urtez urte bada istant batez errege sentitzen denik. Aldiz, bada ere bere jabetzatik atera ez direnak.

Gaur, bere lurretara Joao dugu ikasteko asmoarekin. Bere lurretara joko dugu denak liluragarria den horretaz disfrutatzeko eskubide berdina dugula erakusteko. Bere lurretara joko dugu pertsona baten ezgaitasunaren gainetik aniztasun funtzionala duen talde bat sor daitekeela erakusteko. Gaur bere egoitza batera joko dugu, 3.751 metro dituen Grande Sassierera. Gaur bere egoitza batera joko dugu non bere azken hitza errespetatu behar dugun. Gaur bere egoitza batera joko dugu non helburua, tontorraz haratago, mendi esperientzia bat partekatzea eta horretaz ikastea den. Eta hau guztia gugan konfiantza izan duten pertsona zoragarri batzuei esker; bere taldean onartu eta bidea partekatzen uzten diguten pertsona apalei esker.

Orain aldiz, bideari ekin behar diogu. Erregin agurgarria, zure esanetara gaude.

elkarrekin ibiliaz askoz hobe

0 Iritzi