Euri garaia

07:37


EURIA
Josetxo Apeztegiaren argazkia

Euri garaiak bertan dira. Naturak, beste behin, arnasa hartuko du. Indarrak hartu behar ditu. Eta udaberrian, guztien aurrean berriz berde azaltzeko, neguaren loaldia beharrezkoa du. Horregatik euriak, grisez janzten du ingurua. Ordea, jakin grisez estalitako uneari esker, koloreak berpizten direla, dizdira are harrigarriago bihurtuz. Horra gure lurraren altxorra. Hau jakinik, bera errespetatzea egokitzen zaigu. Inguruak bere lana egin behar du, eta horri lotsa zor diogu. Hau egin ezean arduragabekeriaz jokatuko genuke ingurua zaintzeko filosofia alde batetara utziaz. Baina jakin, amalar, zure keinuari itxarongo diogula. Berastegi hor izango da beti eta espero dugu eguzki izpiak jotzean bertan izatea. Disfrutatzeko, laztantzeko, gozatzeko.

elkarrekin ibiliaz askoz hobe

0 Iritzi