Lilura bertan da

13:59



Dantza bat; naturaren konpasa barneratzen duten belatxingak. Haizeak txoko guztiak hartu ditu bere gain; gu laztantzen ari da; eguzkiak beharrezkoa duena berotzen; eta gure pausoak aparteko isiltasuna hausten; lilura bertan da. Pertsonen arteko konexioa benetakoa denean ez da formulik hain aberatsa den algoritmoa argitzeko. Besterik gabe... harrigarria da. Baina prozedimendu horri berari naturak bere edertasun osoan testuinguru paregabea batzen diogunean, aparteko fenomeno bat sortzen da;  


bizitzaren zentzuaren edertasunera iristen gara, BIKAINTASUNERA iristen gara. Aldiz, osogune horretara iristeko pertsona bakoitza berdintasunez ibiltzea beharrezkoa da, une hori bera bere handitasunean disfrutatuaz. Soilik modu horretara sentituko genuke Valderejon bizitakoa. Sen onaren beharretik abiatzen gara, mendia guztien esku egotearen beharretik. Eta modu berezian baino, bere berezitasunean disfrutaturiko une natural gisa ikusi nahi dugu. Gaur, bidea luze joko duela argi dugu, baina... SEN ONA zentzuzkoa dela erakus dezagun.   


Eskerrik asko, Naturalistak diren Manu eta Leire; eskerrik asko, kideak diren Maite eta Iñakiri; eskerrak gure kamarada den Javiri. Eskerrik asko guk lortu nahi dugun horri zentzua, arnasa eman diozuelako

elkarrekin ibiliaz askoz hobe

0 Iritzi