Xumeen Urbia
14:25
Mendiari beti
errespetua zor zaio, eta zer gutxiago mendia berari gur egitea baino. Baina
paradisu bat nahi izanez gero, hori bera Urbia dugu. Hala izan da mendez-mende.
Txiro nahiz errege, jentilak nahiz apaizak,… lur hauek edonor hartzen du bere
magalean bere edertasunaz aho guztiak mutu uzteko. Aizkorri, Aketegi Aitxuri,
Enaitz, Peruaitz,... edozein zidorrera joanda ere hauen lilura nabaria da. Eta orain
mende ugari bertatik igarotzen ziren jauntxo handiak bere zaldi gainean hitzik
gabe geratzen ziren moduan, bihar, handi
bezain xumea den Fernando igaroko da famili giroan. Soilik espero dugu
esperientzi eder bat elkarrekin igarotzea eta amalurrak berak dakien moduan
laztantzea.
0 Iritzi