Natura eta bertsoak
06:45Bada natura eta bertsolaritzaren arteko ahaidetza. Musika, freskotasuna,… eta guztia bat-batekotasunaren altxorrean murgilduta. Horra naturaren misterioa eta horra bertsolaritzaren muina. Egia da bertso doinuen baitan “plaza”ren, solasaldiaren beharra beti izan dela; baina naturaren tankeran testuinguruak esaten dionari erantzun behar dio.
Hau kontuan izanik, eta Xoxoteko bideari ekinez, Joxe Aguirre datorkigu gogora, Izarraitzeko bertsolari xume handia. Mendi magal honetan jaio eta hazitakoa; eta pago eta ardi artean zebiltzala, naturaren gisan, bat-batekotasunari ekiten zion franko. Hortik bere baserri preziatuari (Oranda Behekoa) eginiko bertsoa:
Gai jartzailea: Patxi Barbero / Gaia: “Non jaio zinen zu?" / Zarautzen, 1975ean.
Natura, askotan, ikusten dugun horrekin erlazionatu izan dugula uste dugu, baina naturak, kultura ere ekarri duela ziur gara.
0 Iritzi