Eskerrik asko Miguel Angel!

13:44


La imagen puede contener: una o varias personas, cielo, montaña, nube, exterior y naturalezaIngurune industrialaren aurrean altzairuaren kolpe jarraiak ahazten dituzten txokoak ezkutatzen dira. Natura ixiltasun xuxurlaz errebelatzen da gure barnea lasaituaz. Iparragirrek berak, hots Urretxuko bardoa zenak, herri inguruan ezkutatzen den sosegu hori ere nabarituko zuen. Eta hori bera, oraindik hein batean, badirau.

Gaur, nahiz hotza eta elur pixka bat egin izan, fantasia zirudien amets bat bete ahal izan dugu non lurra inoiz ez bezala bere azal berdea azaldu duen giro berezi eta ikaragarria sortuaz.

Gaur, orain gutxi hildako lagun zahar baten ekintza gogoangarria gogora ekarri dugu. Zailtasunak zailtasun zendutako kamarada hau bera izan zen lehenengoa bere gertukoekin gailur hau zapaldu zuena.

Gaur munduari erakusten diogu ezgaitasun guztien gainetik amesteko gaitasun handia beharrezkoa dela. Soilik ahal (ez) den hori desiratu behar dugu

Horregatik gaur bizitzak emandako opariririk handiena emateagatik, hots zure ametsa zure alboan betetzeagatik, Miguel Angel bihotz-bihotzez eskerrak eman nahi dizkizugu.  

elkarrekin ibiliaz askoz hobe

0 Iritzi